XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kostaldeko berri-
Beste hainbeste Hendaian.
Ja erran ukan dugun bezala, aspaldian ez zen holakorik ikusi urtarril-otsailetan!
Arrain hori arras desberdina izaiten da haatik.
Bada xehetik eta bada larriagotik.
Prezioa ere araberan.
Txarrenak kiloko hiru libera egiten doi-doia, batzuetan segurik, eta ederrenak 35 liberaz goiti, heldu baita hamabi aldiz gehiago!
Mugaz haindiko arrantzaleek kopeta zimur daukate, hunaindikoek gisa hortan sobera antxua hartzen dutela eta sobera xehea denetik gainerat.
Pollitena hauxe da, arrain xehe-xehe horrek mugaz bestalderat duela tira guzia, honaindian nehork ez baitu hortarik nahi, arras merke izaitearekin ere...
-
Oraintxe jakinarazi digute aurten ere sail hori segituko dela.
Zazpi hitzaldi izanen dira, otsailetik hazarorat, udan pausaldiño batekin, eta lehena hilabete hunen 28-an, ortzirale arratsarekin, Migel Angulo mendigoizalearen inguruan.
Jaz bezala, hitzaldi bat euskaraz eginen da.
Apirilekoa, Patri Urkizu idazle ezagutuarekin.
-
Milafrangarra sortzez, bakarrik bizi da eta oraino arras pixkor, egun guziz karrikan ere ibilki.
Pesta bat pollita egin diote bere Mende-buru horren karietarat.
-
Polizak ere abisu bera ukanik, lekuak hustu dituzte, zer gerta ere.
Denen buru, ez zen haatik egiazko zartagailurik bainan gaza botoila bat hutsa... eta dotzena bat arroltze zahar!
Egintza hori bere gain hartu du STUP izeneko talde batek.
Diotenaz, eskuin-burukoeri ziren mendekatu nahi, eskuin-buruko hautagai bat hor izanki eta...
-
Egia erran, afera hortan, Donibane ederki jokatu da, ez denak bere ganat bilduz beharrez, bainan auzoez ere orroituz.
Denen buru, delako xapelgo aipagarri horiek eginen dira Donibanen beraz bainan ere Senperen, Azkainen eta Hendaian.
- Angelun, aste huntan guzian, sail berezi bat akulatzen da Cantau ikastegian, tabakoa zoin den kaltekorra hobeki konpreniaraztea gatik.
Bada non zer egin!
Ikasleen erdiek, hurbil segurik, zigarreta parrasta bat erretzen dute egun guziz, eta atrebituenak, balentriaz bezala, hamahiru eta hamalau urtekoak izaiten dira...
Kostaldeko beste ikastegi batzuetan ere gauza bera dela, horietan ere gisa bereko indarra nahi lukete sustatu mediku eta erakasle batzuek...